Baso desberdinen konparaketa

Basoen arteko konparaketa egin ahal izateko, 50 metroko igerilekuko denborak erabili ditugu. baina 25 metroko igerilekuko denborak erabili ahal izateko, bi luzeetako, hau da, 50 metroko denborak erabili ditugu, 25 metroko denbora bi batuz. 

1. Taula. Partzial bakoitzeko besoen frekuentzia


Taula honetan, igerileku bakoitzaren besokada frekuentziaren alderaketa erakusten da. 25m-ko igerilekuan, 50m-ko edo bi luzeren frekuentzia hartu dugu ere, 50m-ko igerilekuarekin alderatu ahal izateko eta birajeak daukaten garrantzia ikusi ahal izateko. Ondorio bezala ikusi da, biraje gehiago burutzen direnez 25m-ko igerilekuan frekuentzia ere baxuagoa dela. 
Bestalde, nekearen eraginez besokadaren frekuentzia igo egiten da froga aurrera joan ahala, bai 25 eta 50m-ko igerilekuetan.
















2.Taula: 50 metroko partzialak

Taula honetan, 50 metroko partzialak hartu ditugu, 50 metroko igerilekuan eta 25 metroko igerilekuan. Partzial hauek lagunduko digu analisia egin ahal izateko. Logikoa den bezala, lehen 50 metroak azkarrenak dira, poiletetik salto egiten dutelako. Bi igerilekuak konparatuz ikusi egiten da 50 metroko igerilekuan egindako froga azkarragoa dela. 















3. Taula :  luze bakoitzeko igeri denbora

Taula honetan, igeri denboraren analisia egin dugu. argi ikusi egiten da 25 metroko igerilekuan igeri denbora handiagoa dela 50 metroko igerilekuarekin alderatuz, baina logikari jarraituz guztiz kontrakoa gertatu beharko litzateke.  25m-ko igerilekuan birajeak direla eta logikoena igeri denbora txikiagoa izatea (azkarragoa alegia) baina kasu honetan 25m-ko igerilariak denbora txarragoa egiten duenez emaitzak horrela ateratzen dira. Horren ondorioz gero azalduko dizuegun analisi propio bat egin dugu, egokiagoa ikusten duguna.















4. Taula: Irteera eta helmuga denbora igerilekuaren arabera

Taula honetan, igerileku ezberdinen irteera eta helmuga denbora konparatu ditugu. Bi parametro hauek ez dute ezberdintasun signifikatiborik igerilekuaren arabera. Bietan distantzia berdina hartu egiten da eta datu hauek kirolariaren arabera aldatuko dira. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario