miércoles, 12 de marzo de 2014

igeriketa 200m

Blog honetan igeriketaren errendimenduan eragina dituzten faktoreak aztertuko dira, horiek abiapuntu izanda hobekuntzak aurrera eraman ahal izateko. Lan honetan igerilekuaren distantziaren arabera (25 metrokoa edo 50 metrokoa) errendimendu adierazleak analizatuko ditugu. OPEN serietako txapelketak analizatuko ditugu.


5 comentarios:

  1. Lan honetan proposatutako errendimendu analisi egokia egiten dute 200mko proba batean 25 eta 50mko igerilekuen arteko konparaketa eginez. Oso interesgarria iruditu zait konparaketa honen arteko emaitzak ikustea. Analisia egiteko hainbat artikuluez baliatu dira eta analisia egin ahal izateko esay tag programaz baliatu behar izan dira. Talde lana izan dela nahiko argi geratu dela uste dut aurkezpenean taldekide guztiak garbi hitz egin dutelako eta gaia dominatzen zutela ikusten zitzaielako. Bloga orokorrean era erraz eta ulergarri batean antolatua dago, baina faltan botatzen dira gaiari lotuak dauden web horri interesgarriak.
    Balorazio kuantitatiboa: 7

    Ana Usabiaga

    ResponderEliminar
  2. 2. Balorazio kualitatiboa
    Nire ustez blogaren sarreran azaltzen duten helburua bete du blogak, zera da zehazki: “igeriketaren errendimenduan eragina dituzten faktoreak aztertuko dira, horiek abiapuntu izanda hobekuntzak aurrera eraman ahal izateko. Lan honetan igerilekuaren distantziaren arabera (25 metrokoa edo 50 metrokoa) errendimendu adierazleak analizatuko ditugu. OPEN serietako txapelketak analizatuko ditugu.” Eta horixe egin dute igerilekuaren neurrien araberako errendimenduaren analisi bat igerileku mota bakoitzeko 25-50m.
    Artikulu zinetifikoak erabili dituzte gehien bat, baita liburu bat ere, bideoak ere noski. Nire ustez bibliogafia egokia erabili dute. Guk ere amankomunean ditugu artikuluak beraz oso egokiak edoe gokienak nire ustez ni ere aukeratu baititut. Badaude artikulu gehiago baina gehienak kontzeptu eta indikatzaile berberen inguruan hitz egiten dute igeriketan. Beraiek justifikatu eta behar zuten guztia erreferentziatu dute.
    Kirolarien inguruko informazioa faltan bota dut, bien arteko ezberdintasunak altueran eta gorputzatalen luzeran edo somatotipoan adibidez; bi igerilarien informazioa azken finean. badakit errendimenduaren analisiari buruz emandako informazioa modu zientifikoenean hartu dutela eskura dituzten baliabideekin, adibidez badakit easy tag zikloak zenbatzeko eta kinovea erabili dutela distantziak neurtzeko eta lan hori kontutan hartzekoa da, nola egin duten azalpenaren falta bota dut blogean.
    Taldean egindako lana izan dela uste dut, lanean ikusi ditudalako eta badakidalako hirurok igeriketaren arloan egin dituztelako praktikak klub batean hain zuzen ere eta hirurok interesa dutela gaiean eta hirurok lana egin dutela ere nabarmentzen da. Kalitatezko bideo edo informazioa lortzeko zailtasunen eraginez bi igerilari ezberdin aztertu dituzte beraz bi igerileku ezberdinen arteko konparaketa egiterako garaian traba edota kontutan izan beharreko faktorea.
    Aldiz oso egokia iruditu zait probaren distantzia ez zientifikoen eremua, oso logikoa igerilari guztiek ez baitditizte teknika zein taktika berberak beraz igeri, irteera eta biraje denbora eta distantzia ezberdinak izango dira igerilaria eta frogaren arabera beraz norberari bere distantziak neurtzea neurketa errealagoa eta baliagarriagoa dela iruditzen zait, Hori oso oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zait.
    Nire iritziz bloga landuta dago eta egitura garbia eta ulergarria du, at
    3. Balorazio kuantitatiboa: 7.5

    4. Erik Corman Castro

    ResponderEliminar
  3. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai. 200m-ko igeriketa proban 25m eta 50m-ko igerilekuetan egitearen ondorioz dauden desberdintasunak aztertzea zen xedea eta hala egin dute, emaitza logiko eta interesgarriak lortuz.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Artikulu zientifiko batzuk erabili dituzte informazioa ateratzeko eta bideo batzuez ere baliatu dira lana burutzeko. Erabailitakoa egokia dela uste dut.
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Ez, lan hau egiteko ez dut beharrezkoa ikusten gehiagoren beharra.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    Kirolarien informazioa easytag bidez hartu eta excel-az baliatuta tratatu dute. Guztia kalitatez lortu ahal izan dutela iruditzen zait.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Taldean eginiko lana dela esango nuke, batez ere aurkezpenean oinarrituta, denek erakutsi baitute gaia menperatzen dutela.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Informazioa emateko modua egokia eta ulergarria iruditu zait, taula eta grafikoak argi adierazita. Blog-aren egiturari dagokionez, erakargarritasun handiagoko zerbait jarriko nuke, itxura aldatu.
    Balorazio kuantitatiboa: 8
    Iñigo Etxeberria

    ResponderEliminar
  4. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai proposatutako errendimenduaren analisiari erantzuten dio. Taldearen asmoa bi igerileku moten arteko diferentziak analizatzea zen eta baita lortu ere. Honek distantzia desberdinetako igerilekuetan eginiko entrenamendu edo txapelketetan kontutan hartzeko detektatzaileka azeleratu dituzte.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet, …).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?
    Erreferentzia egokiak iruditu zaizkit, dena literatura zientifikoan oinarritua dago. Talde onek handicap batekin jokatze zuen, igerilekuetan ezin baita bideo grabaketarik egin, beraz interneteko bideoak erabili dituzte analisia burutzeko, tamalez bideo hauen kalitatea eskaxa da.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    informazioa...
    Bai, erabilitako informazioa kalitatezkoa da
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Bai talde lana izan da. Gaiaren inguruko domeinua erakutsi dute, ikusi da igeriketan esperientzia badutela.
    5. Formatua, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Blog-a erakarkarriago egitea gomendatzen diet link interesgarri, irudi eta bideoz josiz.

    Nota: 8,5

    Oier Otabarte

    ResponderEliminar
  5. 2. Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, beraien helburua 200 metrotako igeriketa frogan 50mko eta 25mko igerilekuak zelan errendimenduan eragina duten aztertzea zen eta egia esan ateratako ondorioak oso interesgarriak dira.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Artikuloa aztertu ostean konturatu naiz erabili dituzten informazio iturriak asko direla.
    2. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    Bai. Errendimenduaren analisia egiteko (kirolarien brazada kopurua zenbatzeko) eta kinoveaz baliatu dira.
    informazioa...
    3. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Talde lana egokia egin dutela aurkezpenean hauteman zen, denak jakintza berdinak zituztela ikusi zen eta nahiz eta txandak errespetatu denak expresatzen ziren blogeko atal ezberdinen inguruan.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Blogeko egitura eta diseiñua berriz ez zait hain egokia iruditu baina ikusten da esfortzua jarri dutela.

    3.- Balorazio kukantitatiboa: 8
    4.- Mikel Irazabal Elkorobarrutia

    ResponderEliminar