Baso desberdinen konparaketa distantzia ez zientifikoetan oinarritua

Taula hauek egiteko guk adostutako denborak erabili ditugu,hau da diistantzia zientifikoetan oinarritu gabe, errendimendu adierazleak hobeagoak direla uste dugulako denbora guztiak ikusi ondoren. Datu hauek, errendimendu adierazle egokiak dira bi igerilekuen arteko konparaketa egin ahal izateko.


Taula 1. 50 metroko partzialak

Taula honetan, probaren denbora 50 metroko partzialetan banatu ditugu. 25 metroko igerilekuaren denborak 50 metro egitean hartu ditugu konpareketa eta birajean eragina ikusi ahal izateko. Grafikoan ikusten den bezala, lehen partziala azkarrena da, poiletetik salto egiten dutelako. Erdiko bi partzialak motelenak dira eta orokorrean nahiko antzerakoak eta azkenekoa aldiz, nahiko azkarra berriz, dena ematen delako.
Horretaz gain, 50 metroko igerilekuan hartutako partzialak azkarragoak dira, baina kasu honetan igerilari desberdinak konparantzen ari garelako gertatzen da.
Ondorioz ezin ditugu ondorio esanguratsuak atera horretatik, normalena alderantzizkoa izango litzaketelako, 25m-ko igerilekuan azkarrago egitea igeri.

Taula 2. Besoen frekuentzia 50 metroko partzialetan hartuta

Taula honetan, 50 metroko partzialetan besoen frekuentzia hartu egin dugu. Grafikoan ikusten den bezala, azken 50 metroetan besokada gehien ematen den luzea da, azken metroak direlako metara heltzen gaudelako eta nekeak izugarrizko eragina daukala esan ahal delako, ura ez delako berdin bultzatzen. Horren ondorioz, beharrezkoa da besokadaren frekuentzia igotzea abiadura berdina mantendu ahal izateko.
Igerilekuen artean konparatuz, 50m-ko igerilekuan besokada gehiago ematen dira, biraje gutxiago daudelako. Ondorioz, 50m-ko igerilekuan garrantzitsuagoa da, besoen indar erresistentzia garatzea birajeak baino gehiago. 25m-ko igerilekuan aldiz, hobeagoa da birajeak entrenatzea gehiago burutzen direlako eta horren ondorioz besokadaren frekuentzia eta igeri denbora murriztu egiten bait dira.  

Taula 3. Igeri denbora 50 metroko partzialetan hartuta

3. taula honetan, igeri denbora zenbatekoa izan den adierazten da. Igeri denbora eta besokadaren frekuentzia erlazio zuzena duela ikusten da. 25m-ko igerilekuan besokada frekuentzia gutxiagoa dela aztertu dugu aurreko grafikan eta igeri denbora ere baxuagoa dela ikusi ahal da. Esan beharra dago, 25m-ko igerilekuan igeri gutxiago egiten denez eta frekuentzia txikiagoa denez, birajeak garrantzia gehiago hartzen duela.

Taula 4. Irteera eta helmuga denbora  


Irteera eta helmuga denbora aldertzen badugu baso desberdinak kontuan hartuta, ez dugu ondorio nabaririk ateratzen. Gure kasuan 50m-ko igerilariak irteera hobeago bat izan du, denbora finalean eragina izango duena, baina garrantzitsutzat jotzen dugu ere helmuga denbora baxu bat izatea, bertan jokatzen baitira lasterketak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario